XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eguneroko bizitza osoa Espirituaren fruitu den maitasunez eraldatua 60. Pauloren erakutsiaren gauzarik nabarmenena zera da: kristau bizitza osoa dela Espirituaren eraginpean dagoena, eta ez bizitzako une edo alderdi berezi batzuk; eta Berari esker, bizitza osoak aparteko ontasun maila hartzen duela.

Beti izaten dira pertsonak, Jainkoa aurkitu ahal izateko, Beragandik aparteko ekintzak espero ohi dituztenak.

Beste batzuk, azken batean, otoitz aldietara mugatzen dute Jainkoaren ekintza, edota kristau elkartea bildurik aurkitzen den uneetara.

Baina Espirituaren iharduera ez da une goxoetara bakarrik mugatzen.

Basamortuaren leorrean ere eskaintzen du bere ur bizia; Haren ekintzak bizitza bateratzera jotzen du beti.

Paulok sumatzen du, aldaketa zoragarria gertatzen dela, Espirituari fruitu ematen uzten dionarengan.

Hain ederra den hitz horrekin, eranskina ez, baizik eta Jaunaren bizi indarrez aurrera doan bizitzaren emaitza adierazi nahi da.

61. Espirituaren eraginez dabilena ez da besteengandik aldentzen.

Beronen egintzak badaiteke bat etortzea, gehienbat, beste gizakien egintzekin, edukiari dagokionaz.

Baina berak tankera berezi batez egiten ditu, humanismo berri eta egiazko baten ezaugarri.